Gipuzkoa Plazatik abiatuta Donostiako udaletxera egin duten protestan berrehun lagun inguruk metro pasantearen lanak geratzeko eskatu dute. Parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskatuz 9.000 sinadura aurkeztu zituztela gogoratu eta proiektua inposizio gisa ikusten dutela azaldu dute. Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala jo dituzte errudun.
Gipuzkoa Plazatik atera den martxa, Donostiako udaletxearen aurrera heltzean giza kate forma hartu du. Udaletxearen atarian mugimenduaren sinbolo bihurtzen ari den kolore horizko hainbat ke poto ireki dituzte. Ondoren, giza-kate forman eraikinaren atzeko aldera joan ostean, atarian eserita amaitu dute. Besteren artean proiekturako bideratu nahi duten dirua eskubide sozialak bermatzeko bidera dadila eskatu dute.
Jarraian hainbat argazki.