La Perlaren webgunea gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago, euskaraz ez. Herritar batek kexa jarri du Jaurlaritzako Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuan, eta La Perlak eman duen arrazoia bidali diote: “Pandemiaren ondorio ekonomikoak” dira La Perlak “itzulpenak nahi baino mantsoago” egitearen arrazoia.
“Euskararen erabileraren inguruko beste urraketa bat”, adierazi dio ARGIAri Donostiako La Perla talasoterapiari kexa jarri dion herritarrak. Urraketaz gain, horren aurrean Eusko Jaurlaritzako Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak izan duen jarrera salatu du. “Elebidetik aitzakia lotsagarri hori onartu ez ezik, ez dute arazoaren konponbiderik eskatzen edo ematen. Ez dute inongo neurririk hartzen”.
Herritarrak urtarrilean kexa jarri zuen La Perlan, eta Elebideri ere ohartarazi zion hizkuntza eskubideen urraketaz; alegia, La Perlako webguneak ez duela bermatzen informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. La Perlatik argudiatu dute pandemia hasi zenean webgunea berritzen ari zirela, gaztelerazko bertsioan, eta “pandemiaren ondorio ekonomikoek, erakundeari zuzenean eragiten diotenek, eragina dute itzulpenak nahi baino mantsoago izatean”. Euskarazko bertsioa “laster” argitaratzeko lanetan ari direla diote. Egun, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen dute informazioa.
Gutun horretan baieztatzen dute erakundearen komunikaziorako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera direla; “Lan egiten dugun euskarri guztietan aplikatzen dugu hau”. Egun horrela ez izatearen arrazoia “ohiz kanpoko gertaera puntualak” direla diote: “pandemia eta horren ondorioak”.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari Joseba Lozano Santosek erantzun dio kexari, baina ez dio aparteko erantzunik eman; soilik La Perlak igorritako gutuna bidali dio, eta herritarrari jakinarazi diote gehiagorik esan ezean ulertuko dutela erantzuna “onartu” duela eta, beraz, intzidentzia itxiko dutela.
Elebidek hizkuntza eskubideei buruzko kexak eta kontsultak kudeatzen ditu, eta herritar orok baliatu dezake zerbitzua. Azken urteetan gora egin du intzidentzien kopuruak, 2021eko txostenean zehazten dutenez. 2021ean 277 intzidentzia erregistratu zituzten, urraketa hauei buruzkoak: administrazioarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz harremanak gauzatu ezin izana; errotulazioan, seinaleetan eta oharretan antzemandako hutsuneak; eta, azkenik, webguneetako eduki batzuetan euskararen presentzia bermatu ez izana. Kexen %84 esparru publikoan egindako eskubide urraketak izan ziren, eta gainerako %16a, pribatuan.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]