argia.eus
INPRIMATU
Donostiako kaleen %7k baino ez du emakume izena
  • Donostiako kale eta plazen izenak gizonenak dira. 877tik, 282k gizonen izenak dituzte, eta 63k besterik ez emakumeenak. Donostiako udalbatzak neurriak hartuko ditu arrakala orekatzeko.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 04a

2015ean Eneko Goia Donostiako alkatearen legealdia hasi zenetik, kaleak izenpetzeko orduan emakumeei lehentasuna eman zaie. Alabaina, emakumeen aldeko arrakala hau ez da izan kaleen izenetan dagoenarekiko proportzionala: legealdia hasi zenetik, 7 emakumeen izen jarri dituzte eta gizonezkoen 5.

Donostiako kaleetan plaka lortu duten emakumeen artean daude Concha Chaos liburuzain donostiarra, Maritxu Barriola itzultzailea eta María Elena Arizmendi herrien etnografia eta folklorean aditua.

Berriki, EH Bilduk emakumeen izen berriak proposatu zituen, eta kaleko komisioak eztabaidatuko du Karmele Esnal Donostiako lehenengo ikastolaren sortzaileak hiriko kalerik izenpetuko ote duen. Bestalde, EH Bilduk gizon bat ere proposatu zuen, Francoren begietan 1970ean Anoetan bere burua erre zuen Joseba Elosegi abertzalea.