Kaia herritarrena dela aldarrikatzeko batu dira bederatzi eragile. Larunbatekoarekin, auzotarrek antolatutako hirugarren "Auzoa Berreskuratu Eguna" izango da.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Kijera Gaztetxea, Haurguneko gurasoak, Karmengo Jaien batzordea, Hotel + Ez!, Kale Lagunak kirol taldea, Haraino astialdi taldea, Kresala Kultur Elkartea, Guardetxea eta Herria elkartearen artean antolatu dute protesta.
Eguerdiko 12:00etan Portaletasen elkartu eta bixita gidatua egingo dute kaian barrena. Jarraian, arranplan, norberak ekarritakoarekin hamaiketakoa eta bainu kolektiboa hartuko dute. "Perrita al. agua" ekimenarekin emango diote amaiera egitarauari.