argia.eus
INPRIMATU
Donostiako hotel bateko langile bat hil da, gaueko txandan ondoezik sentitu ostean
  • LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Barceló Costa Vasca hoteleko 63 urteko harreragilea da hildakoa.

Leire Artola Arin 2021eko azaroaren 22a
Antiguako Barcelo Costa Vasca hoteleko harrerako langilea zen. / Argazkia: Barcelo Costa Vasca.

Astelehen goizean LAB sindikatuak beste lan-heriotza baten berri eman du: 63 urteko gizonezko bat hil da, gaueko txandan lanean ari zela “ondoezik” sentitu ostean. Donostiako Barceló Costa Vascako harreran lan egiten zuen gizonak. Sindikatuak ohartarazi duenez, gutxienez 55 langile hil dira 2021ean Euskal Herrian.