Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak eta Donostiako erdialdean zein sektorean gertatu diren aldaketek eragina izan dute.
Donostian dagoen liburu-denda ezagunenetako bat, Okendo kaleko Hontza, errelebo bila dabil. Liburu-denda irekita mantentzen da oraingoz, baina jabeek lokala salgai jarri dute, eta negozioarekin jarraituko duen eroslerik aurkitu ezean, ateak itxiko ditu.
ARGIAri azaldu diotenez, hiru bazkideetatik bi erretiroa hartuta edo hartzeko zorian dira eta "oso konplikatua da negozioaren arriskuak eta zorrak pertsona bakar batek asumitzea". Horregatik, ezinbesteko ikusten dute liburu-dendak martxan jarrai dezan, "tirako duen talde bat" aurkitzea. Denbora daramate bila, baina interesa erakutsi dutenak izan diren arren, oraingoz ez dute topatu halako denda bat eramateko jakintza eta gaitasuna izango duen erreleborik, hori baita erronka nagusiena.
Ezinbesteko ikusten dute liburu-dendak martxan jarrai dezan "tirako duen talde bat" aurkitzea
Egun liburu-dendaren arduradun den Jon Tatiegiren esanetan kontsumo eredua "urtez urte aldatzen joan da" eta jende gutxiago sumatzen dute dendan. Bere aburuz, Parte Zaharreko komertzioen itxierek eta Donostia erdialdean izandako hirigintza aldaketek ere zerikusia izan dezakete horrekin: "Gure bezero asko beste herrietakoak dira eta Donostiara etortzea gero eta zailagoa da", dio.
Hontza 1982an ireki zuten Okendo kalean, lehendik beste liburu denda txiki bat zegoen tokian. Ia hasieratik bazkide berberek eraman dute aurrera, eta Ramon Tatiegi eta Esther Moyua izan dira hango aurpegi ezagunenak, langile talde finko bat ondoan dutela. Orotariko gaiei buruzko liburuak aurkitu daitezke bere bi solairuetan eta euskarazko ekoizpenak presentzia handia izan du betidanik. Orain, lokala salgai jarrita, bere etorkizuna beste batzuen eskuetan geratuko da.
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]
Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]