argia.eus
INPRIMATU
Bideoz grabatu dute Donostiako Herria tabernako ikurrak nola lapurtu dituzten
  • Aurten dagoeneko zazpi aldiz baino gehiagotan egin diete eraso Donostiako Ikatz kaleko Herria taberna kanpoan jarritako ikurrinari, arrano beltzari eta presoen ikurrari. Oraingoan, baina, gertatutakoa grabatu dute.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 12a
Otsailean Herriako ikurrak kendu zituzteneko argazkia. / Herria Kultur Elkartea

Piztu Donostia-k sare sozialetan zabaldu duen bideoan argi ageri da nola ezezagun batzuek Donostiako Herria taberna kanpoan jarritako ikurrak kentzen dituzten. Eraso faxista dela salatu du Piztu Donostiak, eta ez da aurten gertatzen den lehen aldia. Hain zuzen ere, aurten zazpi aldiz baino gehiago jasan ditu halako erasoak tabernak.