argia.eus
INPRIMATU
Donostiako haurtxoko eta gaztelekuetako langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean
  • Udalak argitaratu dituen plegu berrietan, haurtxoko eta gaztelekuen zerbitzuan murrizketa handiak egin ditu. Langileek bilera bat eskatu diote udaleko Gazteria departamentuari, baina momentuz ez dute erantzunik jaso. Elkarretaratzea egingo dute ostegunean.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2020ko irailaren 10
Haurtxoko eta gaztelekuetako langileek joan den astean egin zuten lehenengo agerraldia, udaletxearen aurrean. (Argazkia: Maite Reizabal)

Donostiako haurtxoko eta gaztelekuetako eta Martuteneko Etxarriene zentroko langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean, hilaren 10ean, udaletxearen aurrean, 11:00etan. Udalak argitaratu dituen plegu berrietan, haurtxoko eta gaztelekuen zerbitzuan murrizketa handiak egin ditu, hala nola, aurrekontua %40 murriztea, lan ordu kopurua murriztea, hainbat langileren lanpostua ez bermatzea eta Parte Zaharreko haurtxokoa ixtea. Langileek bilera bat eskatu diote udaleko Gazteria departamentuari, baina momentuz ez dute erantzunik jaso. Horregatik, elkarretaratzea egingo dute ostegunean, Egin dezagun borroka haurtxoko eta gaztelekuen alde lelopean.

Joan den astean prentsaurrekoa eman zuten langileek eta ELA sindikatuak, eta aipatu murrizketak salatu zituzten, baita euren aldarrikapenak azaldu ere. Jendea osteguneko elkarretaratzera joatera animatu dute, udalari bilera bat egiteko exijitzeko.