argia.eus
INPRIMATU
‘Gogoko Goxuak’ kafetegian protesta egin dute enegarren aldiz, “ordaindu zor duzuna” lelopean
  • Joan den larunbatean protesta egin dute berriz ere Donostiako Gipuzkoa Plazan dagoen Gogoko Goxuak kafetegian. Langile batzuei zor dieten dirua itzultzeko eskatzen dute.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 02a

Babes Sareko kideak eta kafetegi kateak dirua zor dien bi langile ohi Gipuzkoa Plazako kafetegian sartu dira, beren protestaren zergatia azaltzera. Ondorengoa diote bezeroei eskura emandako oharrean:

"Kafetegi honetan lan egin duten Maddi eta Olaia langileen ahotik jakin dugunez, bertan lan egiten duten askoren aurkako abusu laboralak ematen dira. Besteak beste, zor zaien soldata ez ordaintzea ohikoa da hemen lan egiten duten langileen artean. Maddik, adibidez, hilabetez astean 20 ordu lan eginda 650 euro bermatzen zizkion, baina zegozkion baino ordu gehiago egiteaz gain (133) gutxiago kobratu du; 571 euro. Oraindik ez du dena kobratu. Olaia, aldiz, astebete eta egun bat egon da lanean, ez ziotelako hitzartutako kontratua egin, eta ondorioz ez du ezer kobratu oraindik. Bi hauek ez dira horrelako egoerak jasan dituzten bakarrak, ezta gutxiago ere; aurpegia emateko adorea izan dutenak baizik. Gazteak eta alternatiba gabekoak diren pertsonei kontratu eskasak edo kontratu gabeko lanaldiak inposatu zaizkie, gero beren egoeraz aprobetxatu eta beren lanagatik zor zaiena ez ordaintzeko".

Babes Sarea "ez dela geldituko" eta Maddi eta Olaiari ordaindu arte "beren iruzurrak salatzeko egintzak egiten jarraituko" dutela diote.

Kanpoan ere informazioa banatu dute.