Gazteei zuzenduta dauden babes ofizialeko hainbat etxe hutsik daudela zabaldu da Facebook bidez azken egunotan. Donostiako Intxaurrondo auzokide batek salatu duenez, bere eraikinean hamasei etxebizitza daude egoera horretan. Ateak ere hesitu dituzte, inor sar ez dadin.
Pisuok gazteei zuzenduta daude eta bost urtez baino ezin dira alokatu. Sare sozialetan irakur daitekeenez, eskaerek gora egiten jarraitzen dute eta asko kexu dira urteetan etxea lortzeko listetan egon arren, deirik jaso ez dutelako.
2015eko datuen arabera, Espainiako Estatu mailan 13.500 etxebizitza baino gehiago zeuden hutsik. Eskaerak 300.000 ingurukoak ziren, eta etxegabetzeen kopuruak ere goraka zihoan. Etxegabetzeen aurkako plataformek behin eta berriz eskatu dute alokairu sozialerako erabil daitezen.