argia.eus
INPRIMATU
Donostiako etxebizitza turistikoen ordenantza baliogabetu du Auzitegi Nagusiak
  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Donostian etxebizitza turistikoak arautzeko ordenantza oinarritzen zen artikulua. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, helegitea jarriko dute eta oraingoz indarrean jarraituko du.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 16a
Pisu turistikoen ordenantza onartzeko plenoan herritarren protesta Donostiako Udaletxean 2018an (arg. EH Bildu Donostia)

Etxebizitzen inguruko enpresari elkarte batek hiri Antolaketarako Plan Orokorrari jarritako helegitea aintzat hartu du Auzitegi Nagusiak eta Donostiako etxe turistikoak arautzeko 2018tik martxan dagoen ordenantza oinarririk eta baliogabe geratu da ondorioz.

Sententzia ez da irmoa eta Eneko Goia alkateak adierazi du helegitea jarriko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean: Bitartean, ordenantzak indarrean jarraituko du beraz.

Ordenantza oso kritikatua izan da hainbat herritar, eragile eta oposizio alderdien partetik. Hiriko Alde Zaharra eremu "saturatu" gisa izendatzen duen arrean, beste auzo ugari babesgabe uzten ditu turismoaren masifikazioaren aurrean, haien ustez.

Auzitegi Nagusiaren epaia jakin orduko, Donostiako EH Bilduk adierazi du arrisku horretaz "ohartarazi" zuela, ordenantza baten bidez ezin direlako hiri erabilerak arautu, Rikardo Burutaran koalizio abertzaleko ordezkariaren arabera.