argia.eus
INPRIMATU
Donostiako eta Gipuzkoako irudi ederrak 1955eko dokumental batean
  • 1955. urtean San Sebastían, novia de España izen iradokitzailearekin estreinatua, garai hartan Gipuzkoan jasotako irudi ederrak biltzen ditu dokumental honek. Euskadiko Filmategian dago gordeta, baina sarean ere jarri dute guztientzat ikusgai, filmategiaren Vimeo kontuan. Besteak beste, Hondarribia, Pasaia, Orio, Getaria, Azpeitia eta Oñatiko irudiak azaltzen dira, eta herrixka arrantzaleetako ohiturak eta usadioak ere islatzen ditu.

Sustatu 2016ko abenduaren 02a

Turista batzuek Kantauriko kostaldera egindako bisita batetatik abiatuta, dokumental turistiko honek hainbat udalerritako panoramika ederrak azaltzen ditu, hala nola Irun, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Zubieta, Azpeitia, Oñati, Loiolako Santutegia eta Arantzazuko Amaren Santutegia. Guztiak ere, gaur baino berdeago eta lasaiago, azpiegitura erraldoien itzalik gabe. Era berean, herrixka arrantzaleen ohiturak eta usadioak ere islatzen ditu.

Salvador Ferrer izan zen zuzendaria eta Francisco Aranaz eta Carmen Carrión izan zituen gidoilari. Ahotsa Marias Pratsena da eta 19 minutuko iraupena du.

Urteek erasotua eta kalitatea galduta, Filmategiak 2006. urtean zaharberritu zuen film originala. Guk geuk Euskal Herriko ornitologoen arteko Hegan posta-zerrendan izan dugu dokumental honen berri. 

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAk.