Donostiako Añorga auzoko “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona berria) obretan irregulartasunak salatu dituzte Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde eragile ekologistek. Haien esanetan, baimenduriko eremutik at ari dira lanean, “legearen kontra eta garrantzi handiko balio naturalen kaltetan”.
Azaldu dutenez, harrobiko hondeaketatik ateratako harri eta materialak baimenduriko mugetatik kanpo ari dira pilatzen, eta horiek garraiatu ahal izateko “legezkoak ez diren” pista berriak eraiki dituzte. Salatu dute gisako jarrerak kaltegarriak direla “larreak, hariztiak eta baso mistoa” dituen zonaldearentzat. “Ikaragarri eragiten du inguruko paisaian, batez ere babestua dagoen Unanue Natura Parkean”, azaldu dute.
Naturaren kontserbazioa administrazioaren premien artean ez egotea deitoratu dute eragile ekologistek, eta erantzukizunez jardutea exijitu diote Donostiako Udalari: “Baimenik gabekoa berehala geldiaraztea, beharrezkoak diren zigor espedienteak irekitzea eta kalteturiko eremua lehengoratzea”.
Salaketa gezurtatu du Donostiako Udalak
Donostiako Hirigintza zinegotzi Enrique Ramosek eragile ekologisten adierazpenak gezurtatu ditu, eraikuntza lanek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuaren eta udal teknikariaren oniritzia dutela esanez. Azaldu duenez, beharrezkoak dituzten baimen guztiak dituzte beren esku. “Ez dugu legezkoa ez den ezer baimenduko”, gaineratu du.
Egitasmoaren aurkakoek azaldu dute Udala herritarrak engainatu nahian dabilela: “Oniritzia izatea eta baimena izatea ez da gauza bera”. Adierazi dute Ramos zinegotziak, eragile ekologisten salaketa gezurtatzen ahalegindu zenean, oraindik ez zuela baimenik eta azpimarratu dute baimena ez dela legezkoa, “Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legearen 36 eta 135 artikuluen aurka doalako”.
“Belartza 2”
Eraikuntza obretako harri eta materialak “Belartza 2” proiektua eraiki nahi duten zonaldean ari dira pilatzen. Udalak 2009an sinatu zuen “Belartza 2” egitasmoa, Añorga auzoko industrialdea 209.000 metro koadro handitzeari bidea irekiz. Oraindik ez dute proiektuari ekiteko baimenik.
Minduta eta haserre daude bertako bizilagunak. Salatu dute Udalak bere aldetik jardun duela, auzotarrak kontsultatzeko asmorik gabe. Auzotarrek duela gutxi izan dute “Belartza 2” egitasmoaren berri.
120.000 metro kubikoko betelana eginda dago bertan 2016tik. Talde ekologistek ez zela legezkoa salatu zuten eta gaia auzitegietara eraman zuten. Auzitegiek arrazoia eman zieten talde ekologistei, baina legez kanpoko ekimena egin zuten enpresek ez dute kasurik egin.
Diruak dirua nola, honakinek hondakinak hala erakartzen omen dituzte. Hori ari da gertatzen Belartza Goikoan. Izan ere, bertan legez kanpoko betelana egin zuten, Mercadona eta McDonald’s eraiki zituztenean, eta orain betelan horretan bestelako zaborrak ere botatzen hasi... [+]
"Donostia Defendatuz izenarekin, hiriaren defentsan kezka bertsuak partekatzen ditugun zenbait talde eta herri-mugimenduk hirigintza garbi, partehartzaile eta jasangarri baten aldeko koordinadora ez-alderdikoi bat sortzea erabaki dugu". Hala aurkeztu dute beren burua... [+]
Belartza Harrobian egiten ari diren irregulartasunak salatzeko mobilizazioa antolatu dute Añorgan azaroaren 27rako. Añorgatik Donostiako udaletxerako bidea egingo dute.
Mahai ingurua antolatu dute azaroaren 8rako Koldo Mitxelenan, 19:00etan “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen” izenburupean. Hirian lanean ari diren ondorengo kolektibotako kideak izango dira: Satorralaia, Donostiako metroaren pasantea gelditzeko... [+]
Urriaren 13tik geldirik zeuden Belartza Canterako (Mercadona eta Mc'Donaldsak egitea) obrak hasi dituzte gaur berriz. Hor eta Belartza 2 (nekazal lur direnetan 210.000 metro koadroko industrialdea egitea) proiektuetan egiten ari diren irregulartasunen kontrola... [+]
Lau hilabeteko geldialdiaren ondoren, poligonoa eraikitzeko asmoa dagoen tokian berriz ere harrobiko materiala pilatzen ari dira. Ekologistek Donostiako Udala “irregulartasun askoren konplize” bihurtu dela diote eta Arartekoarengana joko dute.
90 bat añorgatar ingururen aurrean Belartza 2 proiektuari buruzko azalpenak eman ditu Enrique Ramos Hirigintza Zinegotziak, Donostiako Udaleko beste bi ordezkarirekin batera. Auzia esparru teknikora mugatzen saiatu den arren, añorgatarrek garbi utzi diote:... [+]
Belartza industrialdean, “Añ-13.2 Cantera” delakoan, obrak gelditzeko agindua eman zieten asteazken arratsaldean langileei, Donostiako Udalak eskatuta. Mercadona berria bertan eraikitzeko asmoa dago. Naturkon Gipuzkoako Ekologista taldeen elkarteak hilabeteak... [+]
Gipuzkoako hamahiru talde natur zale biltzen dituen Naturkon plataformak Belartza-2 industrialdearen inguruko balorazioa egin du, “Udalak proiektua gauzatzeko duen interesa ikusita”, bertako lanak legez kanpokoak direla salatu eta egun gutxira.