Hilabete bete da jada Kanpandegi kaleko gaztetxea okupatu zutenetik, eta gaztetxea herritarrei zabaltzeko bazkaria eta ekitaldia egingo dituzte.
Irailean okupatu zuten Donostiako Alde Zaharreko Kanpandegi kaleko eraikina, eta geroztik auzolanean ibili dira bertako gazteak, gaztetxea atontzen. Urriaren 6an egingo dute gaztetxearen inaugurazioa: pegatina erakusketa, mural herrikoia, bazkaria eta inaugurazio ekitaldia egingo dituzte.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta