argia.eus
INPRIMATU
Donostiak dauzka Hego Euskal Herriko etxebizitza preziorik altuenak
  • Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Nagore Garmendia 2024ko uztailaren 04a
Atotxako dorrea. Argazkia: Joseba Parron San Sebastian / Irutxuloko Hitza

Jakina da Donostia izan ohi dela hiribururik garestiena, eta honetan ere ez da atzean geratzen. Igoera %11,1koa izan da azken urtean, eta, hartara, 17,6 euro balio ditu, gaur egun, alokairuzko etxebizitza bateko alokairuak. Bilbon %8,7, Gasteizen %8,3 eta Iruñean %2,8ko hazkundea izan du.

Hortaz, Gipuzkoan nabaritu da, gehienbat, igoera; izan ere, alokairuzko metro koadroaren prezioa %16,3 eurokoa da hilean. Bizkaiak, Arabak eta Nafarroak ere igarri dute, baina zertxobait merkeagoa da; 13,6, 11,1 eta 10 euroan dago metro koadroa, hurrenez hurren.