argia.eus
INPRIMATU
Donostia osoan lehen solairuko pisu turistikoen legea kendu nahi du Udalaren ordenantza berriak
  • Alde Zaharrean, Grosen eta Erdialdean pisu turistikoak soilik lehen solairuan egon daitezkeela dioen legea betetzeko hamar laguneko lantaldea osatuko dute. Gainontzeko auzoetan ordea, lehen solairuko muga ezabatu nahi du Udalaren ordenantza berriak.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 31

Auzo guztietan solairu guztietan pisu turistikoak baimentzearekin, erdialdean ematen den saturazioa hiri osora bideratu nahi du Donostiako Udalak, gaur eguerdian aurkeztuko duen ordenantzaren bidez. Eraikin bakoitzean negoziotarako erabilitako 250 metro koadro baino ez dira baimenduko, eta ezin izango da turismorako erabili eraikinen herena baina gehiago.

EH Bilduk, udaleko teknikarien txostenetan oinarrituz, lehen pisuko legea kentzea akats larria dela salatu du, negozioa liberalizatzea baimentzen duelakoan.