argia.eus
INPRIMATU
Donostia, koronabirusak eragindako “gune gorrien” zerrendan
  • Azken kalkuluen arabera, Donostia "gune gorri" bilakatu da koronabirusari dagokionez.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 26a
Argazkia: Dani Blanco

COVID-19aren alerta-semaforoaren arabera, Donostia "gune gorri" izango litzateke, azken datuek adierazten dutenez. Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 koronabirus kasu positibotik gora zenbatzea da COVID-19aren eboluzioa neurtzeko mugetako, eta Donostiak muga hori igaro du hiriburuko alkate Eneko Goiak hedabideen aurrean egindako adierazpenen arabera.

Eusko Jaurlaritzak astelehenean sartuko du Gipuzkoako hiriburua aparteko prebentzio neurriak hartu behar dituzten udalerrien zerrendan.

Ospitaleko datuei dagokienez, kezka agertu du Goiak. Hala ere, momentuz egoerari erantzuteko gaitasuna badutela adierazi du.