argia.eus
INPRIMATU
BBK Live jaialdiko prekarietatea ikusita, Donostia Festibaleko lan baldintzen inguruan “alarma” piztu dute
  • Last Tour enpresak kudeatuko du asteburu honetan Donostia Festibala, BBK Live antolatzen duen enpresa berak. Joan den udan salatutako prekarietatearen harira, LAB eta Ernaik "alarmak piztu" dituzte eta harremanetarako bideak jarri dituzte.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 11
Kanpaina abiatzeko erabili duten kartela.

Irailaren 13 eta 14an izango da Donostia Festibala Lasarteko hipodromoan. Joan den uztailean Bilboko BBK Live jaialdian langileen prekarietate egoerari buruzko informazio ugari argitaratu zuen Eragin Bilbo taldeak. Izan lan baldintza luzeak, beren soldata baxuak, lan ikuskaritzari gezurra esateko iradokizunak eta beste. Enpresak salaketa mehatxua ere egin zion herri mugimendu honi, bere irudia karteletan erabiltzeagatik.

Joan den astean BBK Live festibalean lanean ibili ziren beharginek hilabete berandu kobratu zutela salatu zuten, baita kobratzeko moduak ere . Furgoneta batean banan-banan ordaindu zieten zor zietena, eta langile batzuek bi ordutako ilara egin zutela salatu zuten.

Eragin Bilbok festibalean lan egin izan duenjendeari bere esperientzia kontatzeko eskatu zien, ondoren sare sozialetan argitaratuz. Arrabots handia sortu zuen, are gehiago, Bilboko Udalak promotorari milioi bat euro baino gehiago ematen dizkiola ere salatu baitzuten. Azpian langile ohi batek egindako lehen salaketa.

"Last Tour zer den ikusi genuen: soldata miserableak, lanaldi amaitezinak, iruzurra, deskantsurik ez, jatekorik ez... BBK Liveko lan baldintza txarrak errepikatu egingo direla susmatzen dugu", adierazi dute LABetik sare sozialetan. Bertan lan egingo dutenei beraiekin harremanetan jartzera animatu dituzte ondorengo emailean: donostiexplota@gmail.com eta 6650544392 telefonoan.