argia.eus
INPRIMATU
Donostia erdialdean errefusarentzako edukiontziak zigilatu dituzte erraustegia salatzeko
  • kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 24a
Donostiako erdiguneko edukiontzi bat EAMeko kideek zigilatuta. (Argazkia: Dani Blanco-ARGIA)

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak hedabidetara zabaldu duen oharrean gogoratu du erraustegia Donostia erdigunetik 5 kilometrora eraikitzen ari direla eta errefusaren edukiontziak itxi ditzutela "agerian uzteko zein gutxi birziklatzen dugun Donostian". Donostiarren %16k bakarrik birziklatzen ditu hondakin guztiak bereizita, eta beren iritziz gutxiegi da: "Gaur da eguna Gipuzkoako 65 herritan (txikiak, ertainak eta handiak) hondakinen %70a baino gehiago gaika biltzen dena eta herritar bakoitzeko urtean 100 kg errefus baina gutxiago sortzen dena. Donostian bitartean %39a da gaika biltzen dena, azken urteetan aldatu ez dena, eta pertsonako urtean 289 kg errefus sortu ziren 2017an. Badira ia 5 urte, 2013an, Donostiako Udalean EH Bilduk eta PSEk akordia sinatu zutela, 2016an %60a gaika biltzeko helburuarekin. 2015eko hauteskundeetatik sortutako Udal Gobernu berriak baztertu egin zuen eta ondorengo 3 urte hauetan ez du inolako neurririk hartu. Orain hilabete plan ponpoxo bat aurkeztu dute eta bertan neurri eraginkorrak hartu baino epeak luzatu egiten dira: orain 2025erako ezartzen dira helburuak. Badira lau urte edukiontzi marroia Donostiako auzo guztietako kaleetan dagoela eta Udalak emandako datuen arabera Donostiako familien %14ak soilik erabiltzen du".

EAMeko kideek Donostiako Udalaren jarrera salatu dute, denbora pasatzen uztea delakoan, "honela Donostiak sortzen duen errefus kantitate izugarriarekin erraustegiaren zabor beharren parte handia osatzen baita".