Urtarrilaren 16 asteazkenean, Donostia Defendatuz koordinakunde berria aurkeztuko dute 10:30ean udaletxean bertan. Prentsa oharrean honela aurkeztu dute beren burua: Donostia Defendatuz, hirigintza garbi, parte-hartzaile eta jasangarri baten alde.
Ondorengo eragileek sinatu dute deialdia: Dendartean, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Uliako Auzo Elkartea, Satorralaia metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua, Donostiako ondare arkitektonikoaren babeserako Ondare elkartea, Belartza 2 Gelditu eta Donotiako Turismo Ereduarekin kezkatutako donostiarren BiziLagunEkin plataformak.
Adierazi dute lehen prentsaurreko honetan eragile berriaren aurkezpena, sorrera arrazoiak eta helburuak jakinaraziko dituztela. Egin asmo duten lehen ekimena ere asteazkenean jakinaraziko dute.