Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Abuztuaren 13ko manifestazioa jendetsua izan da, Donostiako kaleetan zehar ehundaka pertsonek oihu egin zuten zezenketak amaitzearen alde. Donostiako alkate Eneko Goiari mezua bidali zioten biharamunean sare sozialetatik: “Apuntatu Eneko Goia, 2022ko abuztuaren 13a, jende gehiago manifestazio antitaurinoan zezenketetan baino. Donostia antitaurinoa da”.
Donostiak argi ikusten du!
??????
Donostia lo tiene claro!#antitaurino#stopbullfights#gipuzkoaantitaurina#tauromaquiabolicion#verquenzanacional#manifestation#concentration#concentracion pic.twitter.com/LKmuwseaoF
— Gipuzkoa Antitaurina (@GAntitaurina) August 13, 2022
Manifestazioaren ondoren, bideo bat argitaratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak Linas Kortarekin batera. Bideoan sei zezenen hilketak ikusi daitezke. Baina, bideoa YouTubera igo ostean, kendu egin dute plataformatik “indarkeriarekin erlazionatutako edukia edo eduki esplizitua” duelako. Bideoaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da eta “Illunbeko eragileek nahiago dute gehiegi ez zabaltzea” adierazi du plataforma antitaurinoak.
Twitterren oraindik ikusgai dago:
@linaskorta rekin elkarlanean, igande honetako Irudi odoltsu hauek dokumentatu ditugu. Illunbeko sustatzaileek nahiago dute gehiegi ez ezagutaraztea, herritar gehienen sentsibilitatetik urrutiegi baitaude. pic.twitter.com/8YY8ebaxMP
— Gipuzkoa Antitaurina (@GAntitaurina) August 15, 2022