argia.eus
INPRIMATU
Donostia abordatzeko prest
  • Piraten egun handia iritsi da. Arratsaldeko 17etan Donostiako Aste Nagusiaren hitzordu garrantzitsuenetarikoari hasiera emango zaio: Abordaia. Urtero bezala, milaka lagunek Kontxako badia hartuko dute. Parte-hartzaileak prakak bete lan daude jada portuan, baltsak muntatzen eta segurtasun neurri guztiak martxan jartzen.

Judith Perez @judyjudd 2014ko abuztuaren 11
Abordaiaren parte-hartzaileak goizeko zortzietan hasi dira baltsak muntatzen (Argazkia: Eskifaia Kofradia)

Pneumatikoak, koltxonetak, plastikozko poltsak, flotagailuak, egurrezko taulak... Era guztietako materialak erabiltzen dituzte Abordaiako parte-hartzaileek beren baltsak egiteko. Helburua, portutik Kontxako hondartzaraino urperatu gabe iristea.

Goiztiarrenek goizeko 8etan dute hitzordua portuan baltsak muntatzen hasteko. Ondoren, beste hiru txanda antolatu dituzte Piratek: 9:30etan, 11etan eta 12:30etan. 13:30etan bazkari herrikoia egingo da Zuloaga plazan, Abordaiarako indarrak hartzeko.

17etan Abordaiari hasiera emango zaio. Ondoren, 18:45etan, kalejira antolatu dute Kontxako erlojuetatik La Flamenkara Bad Sound Systemekin. 21etan, afari girotua egingo da Triniko Kantina Piratan, eta 23etan Berri Txarrak taldearen kontzertua hasiko da La Flamenkan. Ordu erdi geroago Dubmatix artista kanadiarrak reggae doinuak ekarriko ditu Nautikoko DJ gunera.

Hurrengo bideoan iazko Abordaiaren irudiak bildu dituzte