Urtarrilaren 25ean atxilotu zuten 23 urteko gaztea. Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen aurretik pasarazi eta akusaziopean ezarri zuten. Prokuradoreak atxiloaldian ezartzea eskatu badu ere, epaileak aske jarri du kontrol judizialpean.
Urdin Euskal Herria irratiak jakinarazi duenez, gertakariak salatzeko pintaketak agertu dira Donibane Garaziko hainbat paretetan.
Bestalde, atxilotua proxenetismoari loturiko afera batean inplikatua izan zen iazko otsailean. Egun hemeretzi urte dituen biktima, prostituzioan ari zen Baionako hotel batean. Biktimaren aktibitatea dela eta, Donibane Garazi inguruetako gazteak irabaziak jasotzen zituen.