argia.eus
INPRIMATU
Donibane Garaziko emakumearen hilketa gaitzetsi dute hainbat herritarrek Azkoitian
  • Azkoitiko Sostenipe Talde Feministak deituta, dozena bat lagun bildu dira asteazken arratsaldeko elkarretaratzean, Donibane Garazin apirilaren 28an izandako erailketa matxista gaitzesteko.

Azkoitiko Maxixatzen @maxixatzen 2018ko maiatzaren 03a

Bikotekide ohiak autoarekin harrapatuta hil zuen 32 urteko emakume bat Nafarroa Behereko hiriburuan. Kontzentrazioaren bitartez, "eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena" adierazi nahi izan diete, Sostenipeko ordezkariek azaldu dutenez.

Albiste hau Maxixatzen-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.