argia.eus
INPRIMATU
Donibane Garaziko bortxaketak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralean
  • "Patriarkatuak erasotzen gaituelako, neska* ikasleok autodefentsa feminista" lemapean, Donibane Garaziko Navarre lizeoan izandako bortxaketak salatzeko unea izanen da otsailaren 7a. Bi emakumek dute salaketa jarrita beste gizonezko ikasle batzuk egindako talde bortxaketaren harira.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 06a
Bortxaketak salatzeko elkarretaratze bat, Larresoron

Ostiral honetan elkartuko dira Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, Donibane Garaziko Navarre lizeoan izandako talde bortxaketak salatzeko. Gora Ikasleon Borroka dinamikak deiturik dira mobilizazioak finkaturik.

Besteak beste, Baionako Etxepare lizeoan eginen dute elkarretaratzea ostiraleko 13:15etan, "patriarkatuak erasotzen gaituelako, neska* ikasleok autodefentsa feminista". Oraingoz ez da hitzordurik finkaturik Donibane Garaziko lizeoan.

Lizeoan dauden adin ttikiko bi emakume taldean bortxatu dituzte beste gizonezko ikasle batzuk. Komunikabideen arabera, bi dira bortxatzaileak, bata 17 urtekoa eta bestea 18 urtekoa. Inkesta abiatu du Donibane Garaziko jendarmeriak. Navarre lizeoak behin-behinean kanporatzea erabaki du, hamar eguneko epean diziplina batzordearen aurretik pasa arte.