argia.eus
INPRIMATU
‘Donbass: gerra Europaren bihotzean’ dokumentala 20:00etatik aurrera ikusgai
  • Egun hauetan Ukrainan gertatzen ari den gatazka militarra ulertzeko gako nagusietako bat Donbassen azken zortzi urteotan izandako gerra da. Gerra piztu zenean, Ibai Trebiño eta Mikel Arregi ARGIAko kolaboratzaileek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso zituzten lehen eskuko testigantzak eta dokumentala osatu zuten. Asteazkenera bitartean ikusgai izango da ARGIAn, gaueko 20:00etatik aurrera.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 25

2014ko otsailean Kieven izandako protesten ondoren, estatu kolpea izan zen Ukrainan. Horrek egoera politiko ekonomiko eta sozialean aldaketa sakonak ekarri zituen. 2014ko apirilean, Kieveko agintari berriak onartzen ez zituzten Luhansk eta Donetseko herritarrak altxatu egin ziren, eta erantzun moduan, Ukrainako Gobernuak Donbasseko Gerrari hasiera eman zion.

 

Europako kazetari gutxik jaso zuen lehen eskuko testigantzen bitartez, Mendebaldeko masa komunikabide gehienen isiltasuna gainditu nahi izan dute Ibai Trebiñok eta Mikel Arregik 2016an kaleratutako dokumentalean.

Gaueko 20:00etatik aurrera, asteazkenera arte, osorik ikusgai izango da ARGIA.eus-en.