Estatu Batuetako presidente ahalguztidunaren aurpegia inprimaturik daukan koltxoneta erraldoia Getxophoton hartuko du lurra, irailaren 6tik 9ra arte. Hala, gura duenak bere gainean jauzi egin ahal izango du, Getxo Antzokian. Lehenengo egun bietan 17:00etatik 20:30era izango da ordutegia; eta azken egun bietan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kessels eta Thomas Mailaender-ek Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtuko dira bisitariak. Gainera, argazkiak egiteko aukera ere egongo da, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo horretan.
Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.