argia.eus
INPRIMATU
Donald Trumpek Floridan daukan etxea miatu du FBIk
  • AEBetako komunikabideetan zabalduari segi, Polizia federala ikertzen ari da Trumpek dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen. "Jazarpen politikoa" salatu du AEBetako presidente ohiak.

2022ko abuztuaren 09a

"Egun beltzak bizi ditu gure nazioak, nire egoitza ederra, Palm Beacheko Mar-a-Lago, Floridan setiatua eta miatua izan da, FBIko agente andanak okupatu du", Donald Trumpen hitzetan. AEBetako presidente ohiaren Palm Beacheko etxea miatu dute, FBIko 30 bat agentek, dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen jakiteko. Ikertzen ari dira ea Etxe Zuria utzitakoan dokumentu klasifikatu batzuk eraman ote zituen bere etxera.

Urtarrilean jadanik, AEBetako Artxiboen eta Erregistroen Administraritzak hamabost dokumentu kutxa errekuperatu zituen Mar-a-Lagotik. Bertan zituen demagun Barack Obama edota Ipar Koreako estatu-buru Kim Jong-unekin trukatu gutunak. Erakunde horretako ordezkarien arabera eta 1978ko lege bati segi, Trumpek haiek entregatu behar zituen Etxe Zuria utzi zuenean. 2021eko urtarrilaren 20an utzi behar izan zion presidentearen aulkia Joe Bideni, gogoz kontra eta parekoaren garaipena onartu gabe.

Bere jarraitzaileak haserre

Miaketaren berri ukan bezain laster adierazi dute haien haserrea bere jarraitzaileek. Hamarnaka elkartu dira Paln Beacheko etxearen aurrean, presidente-ohiari elkartasuna adierazteko: