argia.eus
INPRIMATU
Dominique Idiart garaile Senperen, abertzale batzuk izango dira bere gobernu taldean
  • Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango dira gobernu taldean.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 28a
Idiart erdian, lantaldeko hainbat kiderekin.

Idiarten zerrendak 2014ko hauteskundeetako lehen itzulia irabazi bazituen ere, bigarren itzulian 87 bozen aldea atera zion orain arte auzapez izandako Pierre-Marie Nousbaumek. Oraingoan egoera aldatu da eta Idiartek 85 bozka gehiago lortu du Nousbaumek baino.

Senperen lorturiko akordioa berritasunen artean izan da. 2014ko sorpresa handien artean kokatu zen Senperen gertatua: inork espero ez zuenean, lehen itzuliko emaitzak hankaz-gora jarri eta garaile atera zen Pierre-Marie Nousbaum eskuindarra. Ordura arte auzapez izandako Christine Bessonarten segida hartzen zuen Dominique Idiartek aurten errekupera dezake duela sei urte eskuetarik eskapaturiko auzapezgoa, zerrenda abertzalearekin adostu akordioak bidea errazten diolako. Martxoaren 15ean Idiartek egindako  %41,27ri abertzaleek lortu %16,70 gehiturik, Nousbaumen lehen itzuliko %42,01a gailenduko luke aliantzak.