argia.eus
INPRIMATU
Dolu eta elkartasunezko elkarretaratzeak gaur Katalunian, Euskal Herrian eta edonon
  • Gaur, ostirala 18, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzeak burutu dira Katalunian bezala Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan azken eraso jihadistek eragindako hildako eta zaurituekiko dolua eta elkartasuna azaltzeko.

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 18a
Jendetza bildu da Bartzelonako Kataluniako Plazan "ez dut beldurrik" adieraziz.

Jende bilkurarik jendetsuenak Bartzelonan bertan burutu dira, hala nola ekitaldi instituzial nagusia antolatu den Plaça Catalunyakoan...

... edo eraso jihadistak jazo ziren Rambletan bertan:

Euskal Herrian, Nafarroako ekitaldi nagusia Gobernuko egoitzaren atarian egin dute...

... eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari eta ordezkariek Donostian alkatearekin batera:

Gainera, udalerri gehienetan ere egin dira protesta isilak:

Ondoko egunetarako, Katalunian, Generalitateak hiru eguneko dolua agindu du dekretuz herrialde osoan...