Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaiategiak eman duen epaiak 197/2006 doktrina legez kanpo aplikatu zaien presoak kaleratzen hastea ekarri du. Ostiral eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko 16 magistratuk erabaki dute Juan Manuel Piriz aske uztea, Ines del Rioren ostean Madrilek askatu duen bigarren presoa. Beren kasuak berrikusteko eskatu duten presoak 54 dira eta azaroaren 8tik aurrera ostiralero bilkura egingo dute kasuak banaka-banaka ikertu eta ebazpenak ematen joateko.
Juan Manuel Piriz eta Josefa Ernagaren kasuak eztabaidagai
Espainiako Auzitegi Nazionalak ostiralean egin duen batzarrean bi presoren egoera aztertzea zeukan mahai-gainean. Batetik Juan Manuel Piriz portugaletetarra, Algecirasko kartzelan Euskal Herritik 1.000 kilometrotara dagoen presoa. 29 urtetik gora egin ditu preso hainbat hilketaren erantzule izatea egotzita. 61 urteko zigorra ezarri zioten eta 2009an atera behar zuen legez. 4 urte egin ditu kartzelan 197/2006 doktrina legez kanpo aplikatuta. Berehala aske uzteko agindu dute boto partikular bat izan den erabakian.
Josefa Ernagaren egoera datorren bilerara atzeratzea erabaki dute, azaroaren 8ra. Ernagari 197/2006 doktrina aplikatu zioten, baina oraindik ez du legez kartzelan bete behar duen denbora bete. Ernagari Bartzelona komandoko kide izatea egozten diote eta beste kide batzuekin batera Hipercorreko supermerkatuan 21 hildako eta 45 zauritu eragitea. 'Parot doktrina'-ren aplikazioarekin Ernaga 2017ko abuztuan zen irtetekoa.
Gainontzeko 54 presoen kasuak
Fernando Grande-Marlaskak buru egiten duen Zigor Aretoak erabaki du preso bakoitzaren kasua egun berrikusgai dauden erakundeetan berrikus dadila. Konstituzio Auzitegian 23 espediente dauzkate eta Auzitegi Gorenean bost. Azken auzitegi horretan jada jarri dute gaia lantzeko data: azaroaren 12an, asteartea.
Gainontzekoak estatuko fiskalak landu beharko ditu, eta horretarako hiru egun edukiko lituzke.
Naiz-en Alberto Pradillak dioenez, "mugimendu honekin, magistratuek berriz ere pilota Espainiako Gobernuaren teilatura bota dute, Fiskaltzak ejekutiboaren interesak ordezkatzen baititu". Kazetariak dioenez, Alberto Ruiz Gallardón eta Jorge Fernández Diaz ministroek epaitegien gainean jarri zuten ikusmira, eta hauek orain berriz Gobernua posizionatzera behartu dute.
Azken egunotan biktimen elkarte nagusiek iganderako manifestazioa deitu dute Madrilen “Garaile eta garaituak izango dituen bukaeraren alde, Justizia” lemapean, Estrasburgoko epaiaren kontra. Badira dena den, epaia onartu duten biktima elkarteak, eta ez dira denak joango manifestaziora. Jendetsua izatea espero da, Espainiako sektore eskuindarrenen babesa baitute, hainbat hedabiderena barne.
Informazio gehiago
Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]
Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.
Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:
Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.
Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.
Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.
Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.
Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.
Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]
Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]