Unibertsitateak haien langile izaera onartu eta hitzarmen kolektiboan sar ditzaten eskatu dute.
250 lagun inguru zenbatu ditu deialdia egin duen EHUko Doktoregaien Asanbladak, Donostia, Gasteiz eta Bilboko campusetan ostegun goizean egindako mobilizazioetan. Beste lan-kategoria batzuk dituztenen lanaldi eta ikerketa-lan berbera egin arren, baldintza prekarioak dituztela salatu dute doktoregaiek. Beren eskubideak errespetatu eta egoerari konponbidea eman diezaioten exijitu diote Nekane Balluerka errektoreari eta honen lan-taldeari.
Langileekin eztabaida ekidin asmoz, Unibertsitateak hitzartuta zeukan bilera tokiz aldatu eta gai-ordena eraldatu duela salatu du Asanbladak. Hori dela eta, “ezkutatzeari uzteko” eta negoziatzeari ekiteko eskatu diote Balluerka errektoreari.