Aske utzi du Fernando Andreu epaileak Dogan Akhanli idazle turkiar-alemaniarra. Joan den astean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Turkiako lehen ministro Erdoganen kontrako iritzia zabaltzeagatik.
Alemaniako nazionalitatea du idazleak, eta Angela Merkelek berak esan zuen bidegabea zela atxiloketa. Alemaniako enbaxadak hainbat bitartekari lan egin ostean askatu dute Akhali.
Turkiar jatorria duen arren, ia 30 urte daramatza jaioterritik ihes eginda Alemanian bizitzen. Hainbat ezker mugimenduren parte izateagatik Turkiako Estatuak terrorismoaren goratzeaz eta kolaborazioaz akusatu du.
Abuztuaren hasieran Espainiako Poliziak Hamza Yalçin kazetaria ere atxilotu zuen Ankararen aginduz. Estradizioaren zain, kartzelan dago oraindik Yalçin.