Karmele Solagurenen omenez 2017an jarri zuten monolitoa Barañainen. Esprai zuriarekin egindako gurutze batekin esnatu da astearte goizean.
Ekain semeari bisita egin asmoz, 2004ko abenduan Madrilerako bidean izandako istripuan zendu zen Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna. 2017ko ekainean, Karmele Gogoan ekimenak bultzatuta, haren omenezko monolitoa jarri zuten herrian. Eraso egin diotela salatu dute: espraiarekin pintatutako gurutze zuri bat egin diote.
Ez da Karmele Solagurenen alde jartzen duten lehen monumentua. 2007an ekimen berak bultzatuta monolito bat jarri zuten, baina aurrerago Udalak kentzea erabaki zuen.
Desconocidos han atacado el monolito en recuerdo a Karmele Solaguren, vecina de #Barañain, víctima de la política de dispersión @Podemosnavarra @upn_navarra @geroabai @EzkerraN @Podemosnavarra @EHbilduNafarroa @ORAIN_BAI_ @PPNavarra @PSNPSOE pic.twitter.com/2FqkDK1FUc
— Karmele Gogoan (@karmelegog) January 29, 2019