argia.eus
INPRIMATU
Sakabanatutako preso baten lagunak istripua izan du asteburuan: urteko hirugarrena
  • Istripua izan du igandean Oier Lorente presoa bisitatzera Palentziara (Espainia) joandako lagun batek. Euriaren eraginez autoaren atzekaldeko gurpilek irrist egin eta errepidetik atera zen. Gidaria ongi dago, eta autoak kalte handiak izan ditu.

ARGIA @argia 2015eko apirilaren 27a
Autoa hondatuta geratu zen. (Arg: AskeGunea)

Segiko kide izatea egotzita, sei urterako espetxeratu zuten Oier Lorente Donostiako Askegunean eta Palentzien dago. 620 kilometro egiten dituzte bera bisitatzera joaten diren lagun eta senideek.

 

 

Dispertsioaren eraginez presoak bisitatzera joandakoan izandako hirugarren istripua da aurten.