argia.eus
INPRIMATU
Disko berria kaleratu du Bide Ertzean taldeak

2006ko urriaren 27a

Bide Ertzean taldeak 'Non dira' izeneko diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. 36ko gerraz gogoeta egiten duten abestiak bildu dituzte azken lan horretan. Dokumentazio lana egin ostean, 13 abesti idatzi ditu Imanol Ubeda taldeko gitarrista eta abeslariak. Gerraostean hil ziren Juventudes Socialistaseko emakumeen omenezkoa, Manuel Goenaga Usurbilgo gudariaren istorioa eta Les dones del 36 elkartearen oroimenezko kantuak bildu dituzte, besteak beste.