argia.eus
INPRIMATU
Diru truke, pertsona migranteei muga igarotzen lagundu dien pertsona bat atxiki dute
  • Gutxienez 33 pertsonaz aprobetxatu da. Irunen jaso eta Ipar Euskal Herrira eraman ditu, dirua kobratuta.

Gedar @GedarLangileKZ 2024ko uztailaren 11

51 urteko gizonezko bat atxiki dute Baionan (Lapurdi), diru truke, pertsona migranteei Hego eta Ipar Euskal Herria bereizten dituen muga pasatzen laguntzeagatik. Itxura denez, gutxienez 33 lagunen beharraz aprobetxatu da atxilotua: Irunen (Gipuzkoa) jaso eta autoan eraman ditu Ipar Euskal Herrira, horren truke dirua kobratuta.

Uztailaren 2an atxilotu zuten gizona, bere autoan bi pertsona saharar zeramatzala. Epaiketa azkar bat egin zion Baionako epaitegi batek uztailaren 4an, eta hamabost hilabeteko kartzela-zigorra jarri zion. Horretaz gain, Frantziako Estatura sartzea debekatu zion, bost urtez.

Hainbat iturriren arabera, azken hilabeteetan, beste lau pertsona atxilotu dituzte antzeko praktikengatik; alegia, pertsona migranteen beharraz profitatu eta, dirua eskatuta, muga igarotzen laguntzeagatik.