argia.eus
INPRIMATU
Diru-bilketa hasi dute Aroztegiko kanpaldian isundutakoak laguntzeko
  • 10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.

Erran .eus @erran_eus 2021eko ekainaren 08a

Duela hiru aste jakinarazi zuen Aroztak taldeak 10 lagunek salaketak hartu zituztela eta deklaratzera deituak izan zirela Aroztegiko proiektuko obrak geldiarazteagatik, bortxa delitua egotzita. Gainera, hainbat lagun identifikatuak izan ziren.

Orain, herritarrei 10 multa ailegatu zaie kanpaldian parte hartzeagatik, eremu pribatuan baimenik gabeko mobilizazioak antolatzeagatik. Honi erantzuteko, diru-bilketa hasi dute dagoeneko Elizondo eta Elbeten eta ondoko egunetan etxez etxe ibiliko dira. Laguntzeko prest daudenak modu aunitz dituzte haien ekarpenak egiteko; materiala eta bonoak erosiz, ekarpen ekonomikoak eginez... horretarako eskuragarri paratu dute aroztegiagelditukodugu.eus web orrian 'Lagundu' atala, informazio gehiagorekin.