argia.eus
INPRIMATU
Diru bilketa abiatu dute Bidasoan itotako Abdoulaye Coulibalyren gorpua aberriratzeko
  • Abdoulaye Coulibalyren gorpua aberriratzeko diru bilketa jarri dute martxan, familiak hala eskatuta. Ginea Conakryko gobernuak bere partea betetzea espero dute antolatzaileek.

Oarso Bidasoko Hitza @oarsobidasoa Alaine Aranburu Etxegoien 2021eko abuztuaren 20a

Diru bilketa abiatu dute Iparraldeko harrera sare desberdinetako kideek, abuztuaren 15ean Bidasoa ibaian zendutako Abdoulaye Coulibaly gaztearen gorpua Ginean lurperatu ahal izateko.

Familiak eskatu du eta orrialde honetan egin daiteke dohaintza. Marie Cosnay idazle eta aktibista baionarrak hasi zuen bilketa, Le pot communen arabera, eta, ekimenaren deskribapenean dio, behin dirua jasota “Ginea Conakryko gobernuak bere partearekin betetzea” espero dutela.

Bestalde, omenaldi bat antolatu du gaur Irungo Harrera Sareak Bidasoa ibaiaren inguruan, Coulibalyren heriotza eta migrazio politikak salatzeko asmotan.