Jack Guy Lafontant Haitiko lehen ministroak dimititu egin du Nazioarteko Diru Funtsak behartutako austeritate neurriek protesta handiak eragin ostean herrialdean. Zehazki, gasolinaren prezioa igotzen saiatu ziren joan den astean, eta honek haserre handia eragin zuen.
"Iraultza baketsuan lehen pausoa da hau, iraultza politikoa, Haitiko sistema politikoa botatzeko eta justiziaren aurrera eramateko hainbat elementu, herrialdea oztopatzeagatik legeak eta konstituzioa tribializatuz", adierazi du protestetan parte hartzen ari den Abel Descoline abokatuak, Democracy Now hedabideak jaso duenez.