argia.eus
INPRIMATU
Digitalizazio arduratsuari buruz hitz egingo du Amandine Laferrairiek Euskarabildua jardunaldian
  • Digitalizazioaren bidean aurrerapausoak egin behar direla argi dago, baina zer nolako prozesua da bultzatu behar duguna? Bizitzako beste arlo askotan bezala, modu askotara iritsi gaitezke jomugan ditugun helburuetara. Hala, digitalizazioaren eta teknologiaren eremuan ere arduraz jokatu dezakegula esatera dator Amandine Lafferairie, Antic Pays Basque-ko lehendakariorde eta Atelier Lan Berri kooperatibako bazkidea. Zer da digitalizazio arduratsua? Baliabideen ekoizpenean arreta jartzen duena, software librea lehenesten duena, datuen pribatutasuna zaintzen duena...

ARGIA @argia 2022ko urriaren 21a

Antic Pays Basque Iparraldean digitalizazio prozesuak bultzatzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Atelier Lan Berri berriz, enpresa-ekimen jasangarrien, lurralde-proiektuen eta eraldaketa digitalaren arloetan parte hartzen duen kooperatiba. Bi erakunde hauen ekimen eta esperientzietatik abiatuta hitz egingo du Laferrairiek.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, webgunearen bidez izena eman daiteke.