Azaroaren 25ean hil da Argentinako futbolari ohia, Clarín egunkariak jakinarazi duenez, 60 urterekin.
Asteazken goizean hil da Diego Armando Maradona, bihotza geratu ostean. Tigre hiriko San Andres auzoan duen etxebizitzaraino hurbildu diren anbulantzietako profesionalek ezin izan dute bere bizitza salbatu. 60 urteak bete berriak zituen Maradonak, eta aspaldi zituen osasun arazo ugari. Egun batzuk lehenago buruko ebakuntza bat egin zioten.
Jainko eroria, baina jainko beti ere
Diego Armando Maradonaren itzala erraldoia eta mundu mailakoa da. Futbolari paregabea zelaigunean, 1986ko Munduko Kopako final laurdenetan Ingalaterrari lau minututan sartu zizkion bi golak (lehena zelai erditik abiatu eta hainbat aurkari atzean utziz; bigarrena eskua erabilita), sinbolo politiko bat izan ziren Malvinetako gerra galdu berri zuten argentinarrentzat.
Estadioetatik kanpoko bere bizitzak ere eman du zeresanik. Drogen kontsumoarekin arazo ugari izan zuen. Futboleko erakunde zein agintarien ustelkeriaren eta boterekeriaren aurka argi mintzatu zen, edo Fidel Castroren Kuba eta Hugo Chávezen Venezuela babestu zituen. 2014an Rocío Oliva Maradonaren orduko bikoteak publikoki salatu zuen Maradonak tratu txar fisikoak ematen zizkiola. 2019an jakin zen Claudia Villafañe bikote ohiak abusu psikologiengatik salatu zuela. Argentinako LGTB federazioak bi salaketa ezarri zituen Maradonaren adierazpen homofobo eta transfobikoengatik. Ezerk ez zuen bere itzala txikitu.
Eduardo Galeano idazle uruguaitarrak horrela laburbildu zuen Diego Armando Maradonaren izena eta izana: