argia.eus
INPRIMATU
Diada garrantzitsuenetik, Kataluniako Errepublikari so
  • Kataluniako Diada ospatzen da astelehen honetan, begiak urriaren 1aren erreferendumean jarrita eta baita Kataluniako Errepublikan ere. Irailaren 6an eta 7an Kataluniako Legebiltzarrean Errreferendumaren Legea eta Deskonexio Legea onartu ondoren, herrialdeak zurrunbiloa bizi du Madrilgo errepresio neurriak eta urriaren 1eko erreferendumaren artean. Hasi da azken urteotako Diadarik bereziena eta hemen egingo diogu jarraipena egunean zehar.

    Ekitaldi ugari daude Katalunian zehar, baina garrantzitsuena arratsaldeko Bartzelonako manifestazioa izango da. Gràcia pasealekua, Aragoi kalea eta Kataluniako Plazan egingo da bilkurarik handiena eta bi kaleak eta plaza betez gurutze erraldoi bat irudikatuko dute gehitu –"+"– sinboloa irudikatuz, herritarrak proiektu independentistara gehitzeari dei eginez.

ARGIA @argia ARGIA @argia 2017ko irailaren 11