Deustuko Gazte Lokalaren “beharra” azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

  • Bilboko Udalak, "sistema judiziala erabiliz", 15 egunen buruan lokala husteko agindua helarazi die Deustuko Gazte Lokaleko kideei. Gazteen arabera, 2008tik bi aldeek sinatutako "hitzarmenari amaiera eman" eta "elkarrizketak bortizki etetea" erabaki du Udalak, "inolako komunikazio zuzenik gabe". "Lanari eta borrokari" elkarlanetik ekiteko deia zabaldu dute "inposatutako eredu honetatik at dauden alternatibak berriz sortzeko". 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 12an - 17:24
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

 

 

Hogeita sei urteko ibilbidean "autogestioa, auzoa eta kolektibotasuna" izan dituzte ardatz Deustuko merkatu zaharretik eta txoridendatik pasa diren gazteek. Asko izan dira bertatik "igaro, hasi eta gauzatu diren amets, egitasmo eta pertsonak". Hitzaldi, ekintza, asanblada, proiektu, tailer, bazkari, musika emanaldi, lan egun, eztabaida eta irribarreak ugari izan dira. Baina, batez ere, "konpromisoz, lanez, gogoz, esfortzuz, irudimenez, elkarlan eta elkartasunez, maitasunez eta gorrotoz, antolakuntza eta borrokaz bete dugu eraikina". 

Gaurko prentsaurrekoan adibide gisa jarri dute "auzokide askorekin zaindutako harremana" -ondoko Luzarra kaleko 6. atariko etxebizitzen jabeetako askok elkartasuna agertu diete-, eta gaineratu dute, "beharbada hau dela Udalak gurekiko duen arazoa. Baina guk argi daukagu mila proiektu ditugula aurretik espazio honetan gauzatzeko. Auzoak Gazte Lokala behar du".

Aldarrikapen hori plazaratzeko, Deustuko Gazte Lokala defenda dezagun lelopean, bihar, osteguna, elkarretaratzea deitu dute 19:00etan Done Petri plazan eta ostiralean manifestazioa Deustun zehar, 19:30ean Done Petritik hasita.

Hiria "kapitalaren eskuetan"

"Tamalez", gazteek jakin badakite "sistema kapitalista kolokan jartzen duen edozein egitasmo edo ideiak errepresioa dakarrela berarekin". Prentsaurrean aipatu dituzte "Udalaren aginduz desalojatutako" Izar Beltz ateneoa eta Etxarri gaztetxea, esaterako. Baita Kukutza I-II eta II, Uribarriko Patakon auzo etxea, Erribera 13, Alde Zaharreko gaztetxe zaharra, La Maison, La Posion eta Bilbotik kanpo dauden beste hainbat gune autogestionatu. Aburto alkateak, Bilbo "kapitalaren eskuetan utzi" duela salatu dute. Oro gar, udal gobernariek "gizarte eredu bat defendatzen dute, eta ez da Kukutzarena". Hiria "kapitalaren neurrira" perfilatzen duen eredua baizik. Besteak beste, ondoriotzat uzten ditu "etxebizitzaren espekulazioa, frankizia eta multinazionalen inbasioa, turismoaren masifikazioa, indibidualismorako joera, auzo periferikoen abandonoa eta presentzia polizial neurrigabeak".

"Antolatuko gara berriro" 

Hamabost egunen buruan eraikinak husteko agindua jaso dutenetik une tristea bizi dute Gazte Lokaleko lagunek. Ez dute ezkutatu sentitzen duten "amorrua". Baina amorrua eraldatzeko prest daude, "eredu alternatiboak eraikitzen jarraitzeko". Horretarako funtsa "elkarlanean borrokatzea" dela diote, eta elkarlan horretarako bitartekoa da gaztetxeen koordinaziorako joan den martxoan aurkeztutako Bilboko Gazte Asanbladen Sarea (GAS).

Hortaz, Deustuko gazteak, elkarlanean, "ukabil eta hortzak estutu" eta "berrio" antolatuko dira. "Lan eta borrokari ekingo diogu", adierazi dute. "Haien erasoak jasotzen ditugun bakoitzean badelako herri, auzo, komunitate edota lagun talde bat indarrez erantzun eta jarduteko prest. Beti izango gaituzte aurrean. Gure askatasuna sentituko dute, gure gorrotoa eta gure maitasun amaitezina. Somatuko dute guk maitasunagatik egiten dugula, eta eurek, eurek diruagatik".   

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2024-11-12 | Hala Bedi
Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”

Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


2024-11-04 | Julene Flamarique
Sastraka gaztetxeko bederatzi gazteen absoluzioa eskatu dute Portugaleten

Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna murriztu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-06-24 | Ahotsa.info
Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, urriaren 19an Leitzan

Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.

 


2024-06-04 | Euskal Irratiak
Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak Hazparnen

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.


Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren “eszena autogestionatuarentzat” lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


2023-08-03 | Gedar
Zestoako Gaztetxea husteko prozedurari ekin dio berriz Elizak

Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.


2023-06-23 | Ilargi Manzanares
Hazparneko gaztetxeko kideari 6.000 euroz gaindiko isuna ezarri diote

Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.


Eguneraketa berriak daude