Deustuko Gazte Lokalaren “aukera bakarra” bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Bilboko Udalak

  • Norabide berri bat hartu du Deustuko Gazte Lokalaren etorkizunak Gazte Asanbladako kideek gaur azaldu dutenez. Udaleko ordezkariek "atzera egin" dute. Baztertu egin dute lokala insonorizatzeko plana.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 15ean - 16:33

Eraikin zaharra eraitsi eta bere lekuan, eraikin berri batean, "alokairuan eskainiko diren gazteentzako babes ofizialeko etxebizitzak" egin nahi ditu Bilboko Udalak, beheko solairua, "autogestiorako" utziz. "Aukera bakarra euren proiektua onatzea" dela jakinarazi diete gazteei.  

Udalak Deustuko Merkatu Zaharra eraitsi nahi duela salatu dute Gazte Lokaleko lagunek, "eta gure mesedetarako dela sinestarazi nahi digute", gaineratu dutenez. Udalaren proiektua gelditzeko, besteak beste, eztabaidarako prest agertu dira gazteak. Ez dituzte elkarrizketak bukatutzat eman, eta euren hautua berretsi dute. "Kolektibotasunean eraikitako espazio aske autogestionatuak sortzen eta defendatzen" jarraituko dute.

Asko aldatu dira gauzak Deustuko Gazte Lokala eta Bilboko Udala irailaren amaieran negoziatzen hasi zirenetik, gaztetxea utzarazteko aginduaren ostean. Izan ere, azken bi bileretan, urriaren 10ean eta azaroaren 13an, udal ordezkariek "atzera egin dute", eta Deustuko Gazte Asanbladako kideei adierazitakoaren arabera, "insonorizazioa ez da aukera bat jada". Gazteen "aukera bakarra" Udalaren proiektua onartzea da. 

Proiektuaren inguruan Udalak ezer gutxi zehaztu du, Asier Abaunza Hirigintza zinegotziak bost solairuko eraikin berri batean etxebizitzak egiteko asmoa agertu zuenetik iraileko agerraldi batean. Beheko solairua "autogestiorako" espazio izan daitekeela iragarri zuen orduan Abaunzak. Gaurko prentsaurrekoak argitu du etxebizitza berri horiek bilbotar gazteei bideratzeko asmoa, alokairu erregimenean.

 

 

Negoziaketa eta elkarrizketek argiro erakusten dute Deustuko Gazte Lokala "eraisteko arrazoia ez dela kontzertuek eragiten duten zarata", azken salaketa 2016koa baita, gazteen esanetan. Lokalaren insonorizazioa euren gain hartzeko prest agertu dira, "baina Udalak ez du horrelakorik nahi".

Egindako bidean babestuta sentitzen dira. Euren alde dituzte gaztetxearen inguruko atarietako "bizilagun gehienak", Deustuko norbanakoak eta "mota ezberdinetako talde eta merkatari dezente". Horregatik diote, jaso duten elkartasuna "egindako lanaren adierazgarri" dela. 

Udalaren proiektu berria "aupegia garbitzeko maniobratzat" daukate. Ez dute uste gazteek emantzipatzeko dituzten arazoak konpontzeko interesik duenik Udalak. Deustuko etxebizitzen %10 hutsik dagoenean, ez dute konponbidetzat etxebizitza gehiago eraikitzea, kudeaketa zuzena eta okupazioa baizik: "Ez gaude gutxi batzuren negozioaren alde, etxebizitza ezin da merkatuaren logikapean egon. Daukaguna modu egokian kudeatzearen alde gaude, eta okupazioaren alde, noski".

Udal ordezkarien adierazpenak entzutean jabetu dira, autogestioa oso modu desberdinean ulertzen dutela, Juan Mari Aburto alkatea bera "autogestionaren alde baitago". Lokal eta proiektuak kudeatzeko "baliabide propioak sortzea" eta asanbladen bidez "era kolektiboan hartutako erabakiei soilik men egitea" da autogestioa gazteen aburuz. Funtsezko sistema gune askeak eta irekiak eraikitzeko. Eta ezin dute izan, "inondik inora, Udalaren agindupean dauden gune kontrolatuak".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


Eguneraketa berriak daude