argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herria Zuzenean
Deskubritzeko hamaika kontzertu, hitzaldi eta animazio aurten ere EHZn
  • Ekainaren 30etik uztailaren 2a iraganen da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan. Kumbia Queers, La Cafetera Roja, Zea Mays, Huntza, Oum eta P.i.L.T. taldeek joko dute, besteak beste.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko apirilaren 28a

Sorgin zelaian gurea asma lelopean aurten ere musika, ikuskizun eta hitzaldi eskaintza zabala prestatu du Euskal Herria Zuzenean festibalak. Talde batzuen izenak aurretik esanak bazituzten ere, atzo aurkeztu zuten egitarau osoa, Baionan. Ekainaren 30 eta uztailaren 1 eta 2an egingo dute festibala, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan.

Kontzertuak

Azken urteotan, gaueko programazioan musikaren kalitateari, aurkikuntzari eta berezitasunari eman diete lehentasuna, eta hala egingo dute aurten ere. Honako talde hauek joko dute: Oum, Smokey Joe & The Kid, Mitchi Bitci Bar, Kumbia Queers, La cafetera Roja, Zea Mays, Huntza, Akua Naru, Wucan, Nova Twins, P.i.L.T., Duchess Says, GABLé eta Marta Ren & The Groovelvets.

Solasaldiak

Eztabaida guneak eta Brigada Ubelak antolaturik formakuntzarako tartea ere eskainiko dute, feminismoan eta burujabetzan sakontzeko. Gai hauek landuko dituzte:

- "Bake ala pazifikazio? Autodeterminazioa bake prozesuan" (Liam O'Ruairc filosofo eta idazle Irlandesakin),

- "Erresistentzia bai, baina gero zer?" (Gasteizko Errekaleor auzoa, Notre-Dame-des-Landeseko ZAD eta Eleak/Libre plataformako ordezkariekin).

- ideologia maskulinista deseraikitzeko tailerra

- ekonomia feministari buruzko hitzaldia

- Klown tailerra

Ikuskizunak

Urtero bezala, ikuskizunek ere tarte zabala izango dute:  All right – La main s'affaire compainia, Dr Troll – La mogette magique, Larguez Les Amours – Cie Entre Les Gouttes, The books are made for walking, Elirale – Bihotz2, Bihotz Salataria Atx Teatroa, Mugetatik at..., Band of dixie, Ilusioaren indarra.

Iaz Bustirekin batera Topatuko lagunek jarraipen berezia egin zuten. Saioa ikusteko sartu hemen.

 

 

 

2017ko jaialdiaren afixa

 

 

 

lbiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.