argia.eus
INPRIMATU
Desgaztearekin batera deseuskalduntzea gertatzen al da?
  • Euskararen jakintza maila neurtzeko froga egin du Allartean blogak. Adinak gora egin ahala, euskararen erabilerak behera egiten du Eustat-eko datuak hartuz.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 05

Euskararen jakintzaren bilakaera ikusteko, hamar urteko epea hartzen duen azterketa longitudinala egin du blogak. Hiru neurketaldi egin dira 2006, 2011 eta 2016 urteetan, Eustat-en arabera. Ondorio nagusia da zazpi puntu jaitsi dela euskaraz dakitenen portzentajea.

Honakoak dira datuak:

-2006an 10-14 urte bitarteko gaztetxoen artean %76,6 ziren euskaldunak: lautik hiru.

-2011n gaztetxo horiek 15-19 urte zituzten eta euskaldunen portzentajea baxuagoa zen: %73.

-2016an 20 eta 24 urte bitarteko gazteak ziren, eta euskaraz soilik %69 mintzo zen.

Mantsotzen ari da ikasleen euskalduntzea

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean ebaluazio diagnostikoaren emaitzak aurkeztu zituen pasa den astean.

Bi urtean behin egiten dute ebaluazio diagnostikoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan, lehen hezkuntzako laugarren mailan eta bigarren hezkuntzako laugarrenean.

Datuen arabera, bost ikasleko taldea hartuta adibide, hau da egoera: Batek etxean jaso du euskara, bik eskolan eta beste bik ez dute gutxiengo maila lortu. Ondorio gisa, ikasleen %48k B2 maila lortu gabe bukatzen dute bigarren hezkuntza.