argia.eus
INPRIMATU
Desgaitasun bat izatea eta adina, diskriminaziorako arrazoi nagusi EAEn
  • Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan morez ageri dira EAEko datuak eta urdinez Europar Batasunekoak.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2021eko uztailaren 06a

Lan mardula da Julia Shershneva eta Iraide Fernández Aragónek koordinatu dutena. Bertan aztertu dute diskriminazioa eta aniztasuna EAEn faktore anitzen arabera. Datu hauek jaso ditugu bertatik:

EAEko biztanleen gehiengoak ez ditu diskriminazio egoerak identifikatzen, "guztiz ezohikoak" iruditzen baitzaizkio. Hona hemen, alorrez alor:

Etxebizitza bat alokatzerakoan, aniztasun elementu hauek traba direla perzibitzen du herritarrak:

Lan eremuan diskriminazio egoera hauek sumatu dituzte herritarrek:

Emakumeak kalean baino diskriminatuagoak sentitu dira lanean: