2030eko Munduko Futbol Txapelketa sei herrialdetan jokatuko da. Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dituzte partida gehienak, baina inaugurazio partidak Uruguain, Paraguain eta Argentinan izango dira. Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko du, inoiz baino partida gehiago jokatuko dira eta inoiz jokatu den Munduko Txapelketarik luzeena izango da, 40 lehiaketa egun ingurukoa. Dirudienez, orain arte egindako ezein Mundialek ez du etekin ekonomikorik eragin. Horrela ere, kirol ikuskizunen dimentsio guztiak hausteko asmoa du 2030ko Munduko Futbol Txapelketak. Bitartean, gero eta agerikoagoak dira klima-aldaketaren ondorioak eta etengabeko hazkunderik behar ez duen eredu ekonomiko berri baterantz biratzeko beharra, etengabeko hazkundearen mitoari bizkarra eman eta mugen zentzua berriro zehaztu behar dituena.
Inori bateragarri egiten zaizkio 2030ean jokatuko den Munduko Futbol Txapelketa erraldoi hori eta aldaketa klimatikoaren ondorioak eteteko estrategiak? 2030ean lehen Munduko Futbol Txapelketaren –Uruguai, 1930– mendeurrena ospatuko da. Ez al zen nahikoa mendeurrena ospatzea? Erakundeek gizarteari helarazten dizkioten mezuak ez dira soilik kanpaina instituzionalen bitartez zabaltzen direnak: egunero sustatzen dituzten politika eta egitasmoetan islatzen dira, baita gizartearen ongizatea neurtzeko erabiltzen diren indizeen nolakoan ere (BPGak, adibidez, naturaren arpilatzea zehar kalte duten jarduerak barnebiltzen ditu, hots, ez du etorkizuneko ondorio kaltegarri, eskasiarik aurreikusten). Administrazioari dagokio etorkizunerako norabidean aurrekoen arteko izatea, abangoardian, eta ez iraganeko beharko duten paradigmak sustatzen.
Oskar Longo Imatz, soziologoa eta Gazteen Euskal Behatokiko langilea