Frantziako presidente Emmanuel Macronek Toulmn itsasontzi baseko militarren aurrean adierazi du derrigorrezko zerbitzu militarra berrezartzeko asmoa, Le Nouvel Observateurrek aditzera eman duenez. Hala iradoki zuen hauteskunde kanpainan, baina orain arte ez zuen argipenik eman.
Hauteskunde kanpainan adierazitakoaren arabera, soldaduzkak hilabeteko iraupena izango luke eta horri esker "frantziar guztien batasuna eta kohesioa sustatatzeko" baliagarria izango litzateke.
1997an indargabetu zuten Frantziako Estatuan derrigorrezko zerbitzu militarra, Jacques Chirac presidente ohiaren eskutik.